Anibal Fernandezek Sanjuandegiko xake txapelketa irabazi du

Fernandez, eskuinean.

Azkoitiarrak maila bikaina erakutsi zuen Sanjuandegi auzoan jokatutako txapelketa herrikoian. Billabonako txapelketan ere parte hartu zuten azkoitiarrek.

Anibal Fernandez Anaitasuna Kakute xake taldeko kideak nagusien mailako Sanjuandegiko (Azpeitia, Gipuzkoa) Xake Txapelketa Herrikoia irabazi zuen herenegun, larunbata. Azkoitiarrak berdinketa bat bakarrik onartu zuen txapelketa guztian zehar, Aitor Priyaren aurkakoa, hain zuzen. Larunbateko garaipenarekin, denboraldia bikain borobiltzea lortu du Fernandezek. Joko ona erakusteaz gain, taldearekiko sakrifizio handia izan du urte guztian zehar.

Aldi berean, Anaitasuna Kakute xake taldeko kideak Billabonan (Gipuzkoa) izan ziren larunbatean. IX. Behar Zana Xake Txapelketa jokatu zuten han, eta Jose Luis Muñozek irabazi zuen lehia 11 partidatan hamar puntu eskuratuta. Imanol Larrañaga hamahirugarren postuan sailkatu zen eta Jose Joaquin Larrañaga hamabosgarrenean, biek seina puntu eskuratuta.

Datorren igandean, ekainak 12, Azkoitia-GXF Sustapena 2022 txapelketaren finala jokatuko dute Gurea pilotalekuan, 10:00etan hasita. Gipuzkoako 120 haur inguruk parte hartuko dute txapelketaren finalean. Klubarentzat erronka handia izango da igandekoa, eta argi du helburua: Gipuzkoako etorkizuneko xakelariek gure herrian egun eder bat igarotzea eta beraien kirol espektatiba guztiak betetzea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide