Porrota Baionaren aurka

Anaitasuna Kakute xake taldeak galdu egin du jaitsiera faseko lehen jardunaldian. Baionaren aurka jokatu zuten atzo lehia Donostiako Gros taldearen egoitzan, eta 1,5 eta 2,5 amaitu zen partida. Anibal Fernandezek eskuratu zuen Anaitasuna Kakuteren garaipena, eta Jose Joaquin Larrañagak berdindu egin zuen. Aldiz, galdu egin zuten Xabi Ruizek eta Manuel Paredesek.

Taldea jaitsiera faseko bigarrena da sailkapenean –zortzi taldek osatzen dute multzoa–. Sailkapeneko azken hiru taldeak jaitsiko dira mailaz. Datorren asteburuan, Andoaingo (Gipuzkoa) Agustin Leitza taldearen aurka jokatuko dute azkoitiarrek. Zarauzko C. Iriondo taldearen aurka jokatu du asteburuan, eta 0 eta 4 irabazi du. Egun, multzoko liderrak dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide