Covidaren pandemiak eragindako hiru asteko geldialdi prebentiboaren ondoren, Gipuzkoako Xake Federazioaren 2022ko Kutxa Taldeen Gipuzkoako Txapelketa hasi da larunbat honetan. Azkoitiko taldeari Aretxabaletara joatea egokitu zitzaion, eta Arrasate-Arlutz Bren aurka bina berdindu zuen. Xabi Ruizen garaipena, Ion Kuenderen eta Jose Joaquin Larrañagaren berdinketak eta Anibal Fernandezen porrota izan ziren. Sailkapenaren buruan Idiazabal da, lau punturekin, eta ondoren Santikutz hiru punturekin, Arrasate-Arlutz, Gros D, Gros C eta Anaitasuna-Kakute bi punturekin, Ziriondo puntu batekin eta Arrasate-Arlutz C punturik gabe.
Datorren astean, bigarren kanporaketa jokatuko dugu kultur etxean, Gros Xake Taldea D taldearen aurka. Anaitasuna-Kakute taldearen webgunetik zuzenean emango dira partidak.