Datorren asteburuan hasiko dira Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Xake Federazioak bultzatutako Gaztedi Xake Txapelketako lehiak. Finala abenduaren 12an izango da Azkoitiko Gurea pilotalekuan, Anaitasuna-Kakute taldeak antoltatuta eta Azkoitiko Udalaren lagunduta. Final horretara sartzeko, baina, Gipuzkoako eskualdeetako lehiak irabazi beharko dituzte txapelketan parte hartuko duten talde guztiek. Anaitasuna-Kakute klubeko talde batek Goierri eskualdean parte hartuko du larunbatean, Beasainen (Gipuzkoa). Gros, Irun eta Goierriko lehian aritu daitekeen beste talde bat izango ditu aurrean.
Bien bitartean, Juan Carlos Valorrek eta Ion Kundek xake eskolak ematen jarraitzen dute astearteetan eta osteguneta. Anibal Fernandezek, aldiz, ikastaro aurreratua emango du. Datorren igandean, hainbat jokalari Oñatira (Gipuzkoa) joango dira XXVII. Oñati Xake Taldea Txapelketan parte hartzera. Hilaren 14an, aldiz, Anaitasunako talde bat Elorriora (Bizkaia) joango da taldekako txapelketa azkarra jokatzera. Hilaren 21ean, igandea, San Andres Sidenor XXVI. Txapelketa jokatuko dute klubaren lokalean. 30 jokalarik izango dute lehian parte hartzeko aukera.
Anaitasuna-Kakute taldeak dagoeneko baieztatu du 2022ko Kutxa Ligan maila gorenean parte hartuko duela. Era berean, XXXVII. Kattu Memoriala Txapelketa abenduaren 26an jokatzea erabaki du klubak; 2020. urteko online edizioaren ondoren, aurreko urteetako bidera itzultzea espero du Anaitasuna-Kakutek.