Anaitasuna Kakute xake taldeak seigarren egin du Zornotzan (Bizkaia) jokatutako partida azkarreko xake txapelketan. Hamalau taldek parte hartu dute lehian, eta Azkoitiko taldeko ordezkariak izan dira M. Paredes, J.J. Larrañaga, I. Kuende, X. ruiz eta J. Goenaga. Txapelketako talde irabazlea Zornotza A izan da, bigarrena Abadiño eta hirugarrena Gros. Txapelketan antolaketa bikaina izan da Ceferino Sierrak gidatutako Zornotza Klubari esker.
Bestalde, datorren iganderako, uztailaren 25a, Anaitasunako Beteranoen Lehen Txapelketa antolatu du Anaitasuna Kakute xake taldeak. Pandemia dela-eta hartu beharreko segurtasun neurriak kontuan hartuta, zortzi xakelarik bakarrik parte hartuko dute txapelketan.