Asteburu bete-betea izan dute Azkoitiko xakelariek

Larunbat goizean, Gipuzkoako Xake Federazioak antolatutako teknifikazio saioen finala jokatu zuten gaztetxoek, online. Arratsaldean, berriz, helduen txanda izan zen. Gipuzkoako Xake Federazioak antolatutako lehendabiziko Suitzar erako Txapelketa jokatu zuten Kultur Etxean, Zarautz B taldearen kontra.

Larunbat bete-betea izan zuten Anaitasuna-Kakute xake taldeko kideek. Goizean, xakelari gazteek Gipuzkoako Xake Federazioak antolatutako teknifikazio saioen finala jokatu zuten online. Lucia Valor azkoitiarrak hamabosgarren lekuan bukatu zuen, 16 punturekin; eta Aritz Soraluzek 22. lekuan 13 punturekin. 

Arratsaldean, berriz, Azkoitiko taldekoak Zarautz B taldearen kontra lehiatu ziren Gipuzkoako Xake Federazioak antolatutako lehendabiziko Suitzar erako Txapelketan, Azkoitiko Kultur Etxean. Anibal Fernandez eta Ion Kuenderen garaipenei eta Manuel Paredesen berdinketari esker, 2,5 puntu eskuratu zituen Anaitasuna-Kakutek; Zarautz Bk, aldiz, 1,5 punturekin bukatu zuen lehia. Azkoitiko taldeak hamargarren bukatu du txapelketa, 8 punturekin; eta txapela Hondarribia-Marlaxka taldearentzat izan da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide