Imanol Larrañagak berdindu egin du Pepe Cuenca xakelariaren kontra

Atzo, larunbata, aldi bereko xake jardunaldia izan zen Zumaian Pepe Cuenca xakeko maisu handiarekin. Maila handiko xakelaria da Cuenca, hainbat alditan Espainiako xake txapelketan txapeldunordea izan da eta Chess24an aritzen da komunikatzaile. Baina guztien gainetik, baina, gertutasuna eta tratu ona erakusten dituen pertsona da. Zumaiako Kbi xake taldeak antolatuta, atzo Zumaian Cuencarekin aldi bereko xake jardunaldia jokatu zen, eta adin desberdinetako 40 xakelarik parte hartu zuten. Anaitasuna-Kakute xake taldeko 11 xakelari izan ginen bertan. Cuencak ez zuen xake partidarik galdu eta hirutan berdinketa egitea eskaini zuen, horietako bat Imanol Larrañaga azkoitiarrarekin jokatutako xake partidan izan zen. Larrañagak partidaren hasieratik nahiko lan eman zizkion maisu handiari.

Txapelketa Suitzarrari dagokionez, Arrasateren kontra 4 eta 0 galdu ostean, Anaitasuna Kakute xake taldea sailkapeneko hamargarren postuan dago. Txapelketa horretako azken jardunaldia datorren larunbatean, ekainaren 19an, jokatuko du Anaitasuna Kakutek Zarautz Bren kontra, 16:00etan, Azkoitian.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide