Joan den ostiralean utzi egin gintuen Jexux Anduezak, pilotari handia izan zen, eta Gurea pilotalekuko nahiz Azkoitiko pilotaren arduraduna ere bai. Lotura handia zuen xakearekin eta bere alderdirik politenarekin, txikienek Gureako kantxan jokatzen baitute Gaztedi finala. Final horietan guztietan, Jexuxen ekarpena, dedikazioa eta pazientzia ezinbestekoak izan dira, eta Anaitasuna Kakuteren zuzendaritzak, bere bazkideek eta Gaztediko hainbat taldek berak egindako lana eskertu nahi dugu. Zuzendaritzak adierazi nahi du apartekoa eta oso gertukoa zela haren jarrera, eta beti zegoela sortutako arazoei aurre egiteko prest, irribarre batekin. Gure doluminak familiari. Agur, laguna.
Bestalde, datorren larunbatean Suitzako FGA Txapelketa hasiko da, eta federazioa aurrez aurreko jarduerekin hasiko da. Anaitasuna Kakutek 6. postua du sailkapenean. Lehenengo jardunaldian Gros C taldea izango du aurkari Azkoitiko taldeak, Kultur Etxean, eta hamabost jokalari azkoitiarrek parte hartuko dute lehian.
Horrez gain, Anaitasuna-Kakute taldeak Gipuzkoako online teknifikazio jardunaldiak antolatu ditu gazteentzako. Ekitaldia maiatzaren 30ean izango da, 17:00etan hasita, Lichess.org plataforman, eta federazioak kontrolatuko du. Parte hartu nahi dutenek Eskola Kirolean izena emanda egon behar dute, eta txapelketa horretan izena eman.