Ezohiko moduan bada ere, hasi da Anaitasuna-Kakute Koparen XI. edizioa, online. Hamasei parte-hartzaile ari dira nor baino nor gehiago aurtengo txapelketan, Lichess plataformatik. Partida bakoitzean euskal sailkapeneko bikoteek bost minutuko lau partida jokatu behar dituzte, bi txuriekin eta bi beltzekin, eta bi lehiakideei ondo etortzen zaien unean. Aurten, COVID-19a dela-eta egokitu egin da txapelketa egoera berrira, jokoaren erritmoa eta partida kopurua aldatuta. Halere, parte-hartzea ona izan da.
Hona hemen lehen jardunaldiko emaitzak:
C.Sanchez-A.Soraluze 3-1; M.Vesga-C.Cretu 4-0; D.Valor-G.Alberdi 3-2; A.Alonso-J.C.Valor 0-4; A.Fernández-I.Uranga 3,5-0,5; X.Ruiz-H.Herrera 1-3; J.Navarro-M.Kerexeta 0,5-3,5 y L.Valor-I.Altolagirre 1-3.