Hector Sanchezek irabazi du xakeko txapelketa azkarra

Konfinamendua arintzeko, aurreratu egin dute XXIV. Xake Txapelketa Azkarraren eguna; atzo, igandea, jokatu zuten online. Hamabost xakelarik parte hartu zuten, eta irabazlea Hector Sanchez izan zen.

Bakoitzak bere etxetik, online jokatu zuten atzo, igandea, XXIV. Xake Txapelketa Azkarra. Anaitasuna Kakute xake klubak uztailean edo irailean antolatzeko asmoa zuen lehiaketa hori, baina konfinamendu egoera arintzeko aurreratu egin zuen hitzordua. "Era horretan, gure xakelariei denbora pasatzeko, lehiatzeko eta entrenatzeko aukera eskaini diegu", azaldu du xake klubeko zuzendaritzak.

Hamabost xakelarik parte hartu zuten, eta Hector Sanchez izan zen garailea, zazpitik zazpi irabazita. Haren atzerik bigarren Carlos Sanchezek egin zuen. HIrugarrena Egoitz Irure izan zen eta laugarrena Juan Carlos Valor. Txapelketaren parte hartzearekin oso gustura azaldu da xake kluba.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide