Joan den zapatuan, otsailak 1, Gipuzkoako Kutxa Ligare dagokion laugarren jardunaldiko partidak jokatu zituzten. Anaitasuna Kakute xake taldeak 0,5-3,5 galdu zuen Beraun Bera taldearen aurka. Xabi Ruizek berdindu egin zuen bere taula. Imanol Larrañagak, Jon Kuendek eta Anibal Fernandezek, ordea, galdu egin zituzten beraien partidak. Anaitasuna Kakute taldea 11. postuan da orain, 5,5 punturekin. Datorren asteburuan Zarautz liderraren aurka jokatuko dute.
Batzarra, atzeratuta
Anaitasuna Kakute xake taldeko zuzendaritzak jakinarazi du ohiko eta ez-ohiko batzarrak otsailaren 18an egingo dituela azken orduko aldaketa bategatik.