Kutxa Ligako hirugarren jardunaldia jokatu dute Anaitasuna Kakuteko xakelariek

Agustin de Leiza xake taldeko kideen aurka jokatu zuten Anaitasuna Kakuteko xakelariek asteburuan, eta 2-2 amaitu zuten jardunaldia.

Kutxa Ligako hirugarren jardunaldia jokatu zuten Anaitasuna Kakute xake taldeko xakelariek asteburuan, eta 2-2 amaitu zuten Agustin de Leiza xake taldearen aurkako jardunaldia. Anibal Fernandezek, Hector Sanchezek eta Jon Kuendek garaipena lortu zuten; Juan Carlos Valorrek, aldiz, ezin izan zuen aurkaria garaitu. Xakelari azkoitiarrak 9. postuan daude orain bost punturekin. Aste honetan, Beraun Bera taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Anaitasuna Kakuteko kideek.

Bestalde, urtarrilaren 31n amaituko da 2020ko Anaitasuna Kakute Kopan izena emateko epea. Lau hilabete iraungo dituzte jardunaldi horiek, eta hainbat partida jokatuko du jokalari bakoitzak. Horrez gain, otsailaren 16an Sub-16 Promozio Torneoa jokatuko dute gazteek. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide