Elgoibarko emakumezkoen txapelketa

Emakumeen I. Xake Txapelketa jokatu zen joan zuten igandean Elgoibarren, Zubi Ondo xake taldeak antolatuta, eta 20 emakume lehiatu ziren han, tartean Judith Goenaga azkoitiarra. Egungo Espainiako txapelduna den Sabrina Vega nabarmen bereiztu zen txapelketan, eta hasieratik sailkapenaren buruan ezarri zen; zazpi partidetan zazpi puntu lortuta, txapelketa irabazi zuen hark. Haren atzetik, Maria Goñi, Cecilia Perez eta Leire Vega sailaktu ziren, bost punturekin. Goenagak, berriz, hamahirugarren postua eskuratu zuen, hiru punturekin.

Espainiako txapeldunak izan zuen umiltasuna nabarmentzekoa da; izan ere, txapelketa amaituta izanagatik, ez zitzaion axola izan partidak jokatzen jarraitzea, eta halakoetan, kirol honetan parte hartzen dutenen ilusioa handitu egiten da.

Goenagak, berriz, honako hau adierazi zuen txapelketaren inguruan: "Esperientzia izugarria izan da, eta txapelketa gogorra izanagatik, oso ondo pasatu dut, elkar ezagutu dugu guztiok eta gustura egon gara. Sabrinak erakutsi duen gertutasuna zein torneo eta haren ondorengo bazkaria politak izan dira. Eskerrak eman beharrean gaude".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide