Hector Sanchezek, Anibal Fernandezek, Jose Joaquin Larrañagak eta Jon Kuendek osatu dute taldea. Datorren zapatuan jokatuko dute berriro Kultur Etxean, Hondarribiaren aurka. Lau txanda besterik ez dira geratzen finalerako, eta 2,5 punturen aldea dute bigarren sailkatuarekin.
Hirugarren mailakoak
Anaitasuna Kakuteko hirugarren mailako taldeak, berriz, Arrasateri irabazi dio 2,5 puntuko aldearekin: Josue Goenagak eta Darwin Garciak irabazi egin dute, Gaizka Alberdik berdindu eta Judith Goenagak galdu. Taldea bosgarren dago sailkapenean Eibarrekin berdinduta. Datorren asteburuan, Bergarako Zaleak taldearen aurka jokatuko du. Bi txanda gelditzen dira txapelketa bukatzeko, eta taldea maila hobea erakusten ari da.
Eskolartekoak
Eskolartekoek Urretxun jokatu dute partida, eta Donostian jokatuko den finalerako sailkatu dira. Haurren kategorian Denis Valor bigarren sailkatu da. Aritz Soralucek irabazi egin du eta Lucia Valor bosgarren gelditu da.
EireBankoa torneoa
Urretxuko EireBankoa torneoa finalera iristen ari da. Hector Sanchez finalerdietara sailkatu da. Aldiz, Anibal Fernandez ez da sailkatu azken minutuko huts egiteagatik. Beraz, finala ez da azkoitiarren artekoa izango.