Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Gabonetako otarrearen zozketa egin berri du, eta 478 zenbakia da irabazlea. Txartel saridunaren jabeak bi asteko epea du otarrea jasotzeko, eta, horretarako, kontseiluaurolaerdia@gmail.com helbidera edo Instagram kontura idaztea eskatzen da kontaktua egin ahal izateko.
Epe horren barruan otarrea jaso ezean, ordezko zenbakiari emango zaio saria. Honakoa da ordezko zenbakia: 1.250.