Oinarrizko produktuen bilketa handia egingo du Kontseilu Sozialistak gaurtik larunbatera

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2024ko abe. 12a, 07:36

Eskualdeko 200 pertsonatik gorari laguntzeko asmoz, supermerkatuen atarian egongo gara hiru egunez olioa, esnea, pasta, dilistak edota pixoihalak biltzen.

Gaurtik larunbatera bitartean oinarrizko produktuen bilketa handia egingo dugu herriko hainbat supermerkaturen kanpoaldean. Olioa, esnea, pasta, arroza, dilistak, babarrunak, tostadak, kumuneko papela, pixoihalak eta konpresak jasoko ditugu. 

Orain dela lau urte jarri genuen martxan Oinarrizko Produktuen Biltegia Esklabak Zentro Sozialistan. Hilabetero Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako 200 pertsonatik gora dira proiektu honen bidez lehengaiak jasotzen dituztenak, eta biltegia martxan jarri genuenetik 120 familiatik gora dira laguntza hori jaso dutenak.

Oinarrizko Produktuek Biltegia Esklabak Zentro Sozialistan aurkitzen da, eta hartzaileak bertara gerturatzen dira produktuak jasotzera; gerturatzeko zailtasunak dituztenei, berriz, produktuak etxera eramaten dizkiegu boluntarioen bidez. Azpimarratzekoa da, proiektu honi ezinbesteko laguntza ematen diotela hilabetero laguntza ekonomikoa ematen dioten norbanakoek nahiz urtean zehar egiten ditugun hiru bilketa handietan beren ekarpena egiten duten herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide