Laneko Autodefentsa Sareak ere ekin dio ikasturte berriari

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2024ko urr. 6a, 19:38

Soldata baxuak, lanaldi irregularrak, gehiegizko egutegiak edota bestelako arazorik izanez gero, Urola Erdiko Laneko Autodefentsa Sareak ateak ireki ditu ikasturte berrian ere.

2024-2025 ikasturte politikoa hastearekin batera, Laneko Autodefentsa Sareak bere jarduna martxan jarri du berriro ere. Lan eta bizi baldintzak okertzen ari diren garai hauetan (soldata baxuak, lanaldi irregularrak, gehiegizko egutegiak...) arazorik izanez gero edota beste motaren bateko zapalkuntzarik jasanez gero, gurekin harremanetan jartzeko deia egiten dizuegu. Esklabak Zentro Sozialistan, las.urolaerdia@gmail.com helbide elektronikoan edota 611 641 367 mugikor zenbakian aurkituko gaituzue.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide