Bi urte bete ditu lan erreforma berriak, eta horren harira, hitzaldia antolatu du Urola Erdiko Laneko Autodefentsa Sareak (LAS) ostiralerako, hilaren 24rako. Hain zuzen, erreforma horrek ekarri dituen "aldaketen balorazia" egingo dute. Horrez gain, prekarietatearen ertzak izango dituzte hizpide: "Langileon lan egoera prekarietateak ezaugarritzen duela erakusten saiatuko gara, ezegonkortasuna eta bizi baldintza okerrak areagotzen ari baitira".
Etengabeko prekarietatea borrokatu; lan erreformaren mugak aztergai izenburupean antolatu dute hitzaldia. Saioa irekia izango da, eta 18:30ean hasiko da, Sindikatu Zaharrean.