Atano errekan, Julio Urkixo kalean, Trino Urian... itsasoan eta hondartzetan gure arrastoak uzten hasi gara; eskularruez eta maskarez ari naiz, bereziki.
Horiekin zer egin behar dugun garbi azaldu digute. Beste kontu bat da gero musu puntan jartzen zaiguna egitea. Zaila egiten zait, ulerkaitza; geure teilatuetara harria bota eta bota ari gara eta lasai asko gabiltza.
Benetan oso ezkor sentitzen naiz. Ez al dugu hausnartu gure zaborrez, oso gertu eta pixkat urrutiago sortu diren egoera tamalgarriekin. Zer gehiago behar dugu begien aurrean duguna ikusteko?
Mesedez, arduraz joka dezagun.