Aurtegoan ere bueltan da Gipuzkoako Industriaren Topaketa (Rethink Industry aurreko edizioetan). Datorren urriaren 30, asteazkenez, izango da Donostiako Kursaal jauregian, 09:00etatik 13:30era bitartean. Ateen irekiera eta akreditazioa 8:15etik aurrera egingo dute, eta jardunaldiaren ostean luntxa izango da. Aurtengoan, lurraldeko enpresek dituzten erronkak partekatuko dituzte topaketetan, eta erronka horiei arrakastaz heltzen eta Gipuzkoan industria leihakorra sustatzea lortzen ari diren enpresen esperientziak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Nazioarteko ikustegia eskainiko duten bi hitzaldiez gain, lau mahai-inguru izango dira: eraldaketa digitalari aurre egiteko moduari buruzkoa, ekonomia berdeari buruzkoa, ETEen hazkundearen erronkari buruzkoa eta jarraitasunari eta belaunaldi-erreleboari buruzkoa. Urola Erdiko enpresei dagokienez, Ekintza Mekanizatuakeko, Domusako eta Bieleko ordezkariek eraldaketa digitalean eta zibersegurtasunean, trantsizio energetikoan eta enpresa hazkundearen inguruan izandako esperientziak aurkeztuko dituzte.
Enpresa batzuk erronka horiei nola ari diren aurre egiten zuzenean ezagutzeak aurrea azkarrago egiteko aukera emango die antzeko premiak dituzten beste enpresa batzuei. Ez da teoria; esperientzia da, lurraldeko enpresa txikien eta ertainen eskura dagoena.
Topaketaren inguruko informazioa gehiago nahi izanez gero edota bertan parte hartzeko interesa izanez gero, egin klik honako esteka honetan.