Proiektu ekintzaile bat martxan jarri nahi duzu? IDEIATIK ENPRESARA tailerretan izen emateko epea zabalik da.
Lanzituz programaren barruan negozio bat ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako bi formakuntza antolatu ditu Iraurgi Berritzenek. Lehenengoan, enpresak Ogasunarekiko dituen betebeharrak eta nola egin behar dituen hiruhileko aitorpenak ikusiko dira. Horrez gain, ekintzaileak Gizarte Segurantzarekiko dituen estaldurak ezagutuko ditu. Bigarren formakuntzan, enpresa ezagutara eman eta promozionatzeko dohaineko online erremintak ezagutu dira. Besteen artean, Canva (eskuorriak, kartelak…diseinatzeko programa), Mailchimp (email promozionalak egin eta bidaltzeko programa), Google My Business (Googleen bilatzaileetan agertzeko enpresaren fitxa sortuko da). Sare sozialek ere izango dute beren lekua formakuntzan, berauen erabilpena eta egin daitezen ekintzak ezagutuz.
Formakuntzak martxoan abiatuko dira eta izen emate epea zabalik da. Daten eta ordutegiaren inguruko informazio gehiago: https://labur.eus/Z9aYh
Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.
Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus