Eskualdeko enpresetan genero aukera berdintasunean aurrepausoak emateko asmoz, gai hauetan adituak ziren bi hizlariekin honako gai hauek landu ziren:
- Genero-berdintasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak: definizioak, estereotipoak, aurreiritziak, adierazleak, datuak...
- Berdintasunaren arloan enpresei aplikatu beharreko legedia eta betebeharrak.
- Beste enpresa batzuetako esperientziak.
- Enpresetan Berdintasun Plana nola egin.
- Diagnostiko, negoziazio, ekintza-plan eta jarraipeneko kasu errealak aztertzea (kontziliazioa, hautaketa, komunikazio inklusiboa, jazarpenaren prebentzioa, prestakuntza...)
- Proiektuak, kontaktuak, kezkak, zailtasunak eta zalantzak partekatu.
Bertan parte hartu zuten enpresek oso balorazio ona egin zuten bertan landu ziren gaiei buruz, eta aurrera begira ere, sakontasun handiagorekin lantzeko konpromisoa hartu zuten.
Ekitaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du, IKASIZ proiektuaren markoan, hain zuzen ere. Bere helburua enpresen artean prozesu eta kudeaketa praktika onak partekatzea da elkarren arteko ikasketa prozesuak ahalbideratu, eta gertuko harremanak sustatzen joan daitezen beraien artean.