Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.
Global Training bekak unibertsitate tituludun, eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzenduta dago.
Beka bakoitzeko zuzkidura-ekonomikoa: 1.400 €/hilean (gordin).
Parte hartzeko baldintzak:
- Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketa edukitzea.
- 30 urte baino gutxiago edukitzea 2018ko urtarrilaren 1ean.
- Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, etenik gabe, 2018ko urtarrilaren 1ean.
- Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktika-egonaldiak errazten dituen beste bekarik jaso ez izana.
- Ingeles-maila altua eta ona edukitzea. Lizentziadunek C1 eta B2 Goi-mailako Lanbide-heziketa titulua dutenek.
- Praktikak eskainiko dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
- Administrazioaren edo penalaren bidetik diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera-galerarekin zerikusia duen zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana.
Izena eman dezakezu web-gunearen bidez: http://www.becasglobaltraining.eus.
Izena emateko epea ekainaren 15an hasi eta uztailaren 16an amaituko (eguerdiko 12:00ak arte) da. Informazio gehiago:http://www.becasglobaltraining.eus