Formakuntza hamabi modulutuan banatzen da. Behin ideia garatu eta balioztatu ondoren, proiektua planifikatzeari ekingo zaio (marketing/komunikazio plana, azterketa ekonomikoa, produkzioa...) Planifikatu ostean, enpresa martxan jartzeko tramiteak, gaur egun dauden diru laguntzak eta finantziazio iturriak ezagutuko dira besteak beste. Formakuntzaren data zehazteko dago.
Ikastaroa Lanzituz, Lan Sozietateak Sortuz programaren baitan dago, eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du, eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.
Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.