Eskualdeko mekanizatu eta galdaragileak elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2018ko mai. 25a, 09:43

Datorren ostiralean, ekainak 1, Urola Erdiko mekanizadore eta galdaragileei zuzedutako jardunaldi bat antolatuko du Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziak.

 

09:00etatik 11:00etara bitartean izango da Azkoitiko Intsausti jauregian eta bertara gonbidatuta daude eskualdeko aktibitate honetan lan egiten duten enpresa guztiak.

Jardunaldia, Gipuzkoako Foru Aldunditik finantzatutako Hornitu III proiektuaren barne kokatzen da. Eskualdean makina erremintako sektorean eta aktibitate horietan lan egiten duten enpresa kopurua ikusita, eskualdeko ehun ekonomikoan duten pisua eta garrantzia azaltzeaz gain, etorkizunera begirako tendentzien inguruko informazioa jasoko da. Horrekin batera, dinamika baten bitartez, hainbat gaietan elkarlanerako aukerak eta partehartzaileen beharrak jasotzea izango da helburua, hurrengo lan ildo zehatzak identifikatzeko asmoarekin. Jardunaldi horretan parte hartzea nahi duenak isolozabal@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzi edo 943 85 11 00 telefono zenbakira deitu dezake.

Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia da Iraurgi Berritzen. Tokiko udalek lankidetzan eskualdearen sustapen sozioekonomikorako dituzten politika eta estrategia publikoen garapenaz arduratzen da erakundea, non bere helburu estrategikoen artean dagoen Eskualdeko enpresen lehiakortasuna, garapena,  eta eraldaketa sustatzea, enpresen beharren arabera proiektuak garatuz

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide