Herritarren proiektuak aztertzen lagunduko duen Lanzituz programa martxan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2017ko urr. 19a, 11:17

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu.

 

Azaroak 6an hasiko da eta hiru asteko iraupena izango du, azaroaren 23ra arte hain zuzen. Astelehenetik ostegunera izango da 09:30tatik 13:30tara, Azkoitiko Intsausti Jauregian. Prestakuntza, batik bat, langabetuei bideratuta egongo da.

Ikastaroa Lanzituz, Lan Sozietateak Sortuz programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHUko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide