Bidelan programa azaroaren 6an jarriko da abian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2017ko urr. 18a, 11:09

Bidelan programa azaroaren 6an jarriko da martxan. Programaren helburua da bakoitzaren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuz eta Urola Erdiko lana eta prestakuntza aukerak eta eskaintzak aztertuz, partaide bakoitzari prestakuntza eta lanerako bide berri bat sortzen laguntzea.

 

Programan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • 30 urte edo gehiago izatea.
  • Langabezian egotea.
  • DBH edota Eskola graduatuko tituloa izatea.

Interesatua bazara deitu ezazu Iraurgi Berritzenera 943 85 11 00 zenbakira eta Sandragatik galdetu.Ikastaroaren programazioa, ondorengo link-ean kontsulta dezakezu:

Ikastaroaren programazioa, ondorengo link-ean kontsulta dezakezu:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide