Urola Erdiko Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 4.0 Industria esparruan markatutako espezializazio adimentsuaren estrategiaren babes-lerroaren baitan, Urola Erdiko enpresei laguntza berezia eskaintzen die “Gipuzkoa 4.0 industria: Diagnostiko teknologikoak” laguntza-lerroan.
Aipatutako laguntzaren helburua da erakunde adituen bidez laguntza ematea 4.0 Industria eta Fabrikazio aurreratuaren euskal estrategiarekin lerrokatua dagoen estrategia teknologiko propioaren definizioa egiteko.
Iraurgi Berritzenek diagnostiko hori egiteko laguntza ematea du helburu, adituak diren erakundeen ezagutza gerturatuz eta laguntza hauen eskari-prozesua erraztuz. Esan beharra dago laguntza hauek 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetara bideratuta daudela.
Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943026069 telefonora edo bidali mezua info@iraurgiberritzen.eus helbidera.