Lan-bila ari den pertsonarentzat, funtsezkoa da denbora ondo kudeatu eta antolatzea. Hori dela eta, jarduera horren bidez, zereginen denbora-plangintza eta -kudeaketa osatzen ikasiko du, zehaztutakoa bete eta ebaluatzeko.
Uztailerako, berriz, "IKT eta Lan-bilaketa" lemapean beste bi ikastaro antolatu dituzte. Bata, uztailaren 1ean izango da Azpeitiko Sindikatu Zaharreko hirugarren Solairuan, 10:00tan. Bestea, berriz, uztailaren 7an, Azkoitiko Enplegu Zentroan, Bizenta Mogel 6 helbidean, 10:00tan.
Ikastaro horretan enplegu bilaketako tresnak eta enplegu atarietan izena emateko modua ezagutzeko aukera izango dute.
Ikastaroetan parte hartzeko interesa izanez gero, 943 02 60 69 telefonora deitu, eta Maialen Ituarterengatik galdetu. Ikastaroa gaztelaniaz izango da, hiru orduko iraupena izango du eta presentziala izango da.