Jardunaldi horretan Josu Ocarizek, SPRIko Berrikuntza eta Enpresen Eraldaketa Saileko Zuzendariak, Innobideak egitasmoaren programak zein 2016ko beste programa batzuen berri emango du.
Jardunaldia Intsausti Jauregian izango da, 15:00etatik 16:00etara.
Zehazki, berrikuntza ez teknologikoko programen baitan dauden diru laguntzak ezagutaraziko dira:
- Innobideak Lehiabide
- Innobideak Kudeabide
- Innobideak Pertsonak
- Innobideak Prestakuntza
Era berean, SPRI-k euskal enpresei eskaintzen dizkien beste laguntza eta zerbitzuen inguruko informazioa emango du, enpresen tamaina edozein izanda eta tokiko zein nazioarte mailan.
Jardunaldi honetan parte hartu nahi duten enpresek aoiarzabal@iraurgiberritzen.eus edo alarranaga@iraurgiberritzen.eus e-mailen bidez, edo 943 851100 - 943026069 telefono zenbakietara deituz eman dezakete izena.