Abian da berriro Iraurgi Berritzenen Enplegu Zentrua

Hilabete batzutako etenaldiaren ondoren, eta Lanbideren ebazpena jaso eta gero, Iraurgi Berritzenek Lanbiderekin elkarlanean, Enplegu Zentrua berriro martxan jarriko du martxoaren 7an, eskualdeko herritarrentzat.

 

Enplegu Zentroaren helburu nagusia da bertara etortzen diren herritarrei eskualdean dauden lan eskaintzen inguruan informazioa eskaini eta bilaketa aktiboan laguntzea. Bestalde, lan eskaintza hauetan izena ematen laguntzeaz gain, Curriculuma eta aurkezpen gutuna prestatzen laguntzen da bertan.

Enplegu zentroak bere zereginak bete ditzan honako zerbitzuak ditu herritarren eskura:

  • Lan eskaintzak aurkitzeko ordenagailuak
  • Eskualdeko lan eskaintzak laburbiltzen dituen tabloia
  • Lanbideko enplegu eskaintzetara sarrera
  • Inguruan dauden prestakuntza zerbitzuak laburbiltzen dituen tabloia

Harremanetan jarri nahi izanez gero, jarraian dituzue zerbitzua eskainiko den herriak eta ordutegiak: 

  • Astelehen, asteazken eta ostiraletan Azpeitian eskainiko da zerbitzua 9:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara.
  • Astearte eta ostegunetan aldiz Azkoitian eskainiko da ordutegi berdinean. 9:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide