Honako betebehar hauek izango ditu teknikariak: ekintzailetasun mahaiaren analisia eta beharren identifikazioa; prospekzio eta ikerketa sustatu ekintzailetasun alorrean; coworking ereduen azterketa; ekintzaileen proiektuen balio erantsia handitzeko estrategiak eta esperientziak identifikatu eta aztertzea; eta "Start Up" proiektuen baldintzak ezagutu eta eskualdeko proiektuetara egokitzapena aztertu.
Lanposturako betebeharreko baldintzak berriz honako hauek dira: Enpresa gradua (LEIINN) amaitua izatea, IKT ezagutza, bai erabiltzaile bai sortzaile gisa, autoaren gidabaimena izatea. Hizkuntzari dagokionez, berriz, EGA maila edo baliokidea izatea eskatzen da.
Positiboki kontuan hartuko da lanaren planifikazioa, antolaketa eta proiektuen kudeaketan lan esperientzia izatea eta baita garapen agentzietan edo antzeko eragileekin izandako lan esperientzia. Ekintzailetasunarekin lotutako lan esperientzia ere baliozkoa izango da.
Izaera proaktiboa, dinamizazio eta komunikazio gaitasuna, Urola Erdian bizitzea eta bertako ehun sozio-ekonomikoa ezagutzea lehentsiko dira.
CV-a bidaltzeko: alarranaga@iraurgiberritzen.eus