Hizlaria Amaia Ferro izan zen, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapen eta Internazionalizazio Zuzendaria.
Bertan, Maroko eta Aljeriako merkatuetara sartzeko kontutan eduki behar diren elementurik garrantzitsuenak ikusi ziren, hala nola, herrialde horietako hainbat ohitura edota euren ekonomietako sektorerik garrantzitsuenak. Horretaz gain, partaideen artean iritziak elkarbanatzeko aukera ere izan zen, bakoitzaren esperientziak kontatuz.
2015 urte honetan, honako ekintza hauek burutu ditugu Nazioartekotze Plangintzaren baitan: Mexikori buruzko herrialde jardunaldia, Maroko eta Aljeriari buruzko herrialde jardunaldia, Aduana Gestioari buruzko prestakuntza aurreratua, enpresen nazioartekotze maila aztertzeko prediagnostikoak eta bide orriak.