Negozioa saldu nahi duen pertsona eta martxan dagoen enpresa bat hartzea nahi duen ekintzaile horren arteko loturarekin honakoa lortu nahi da: alde batetik, enpresa hauek jarraipena izatea eta bestetik, erosten duen pertsona horrek, abian dagoen negozio batekin egiteko aukera, horrek dituen abantaila guztiekin, martxan, errentagarriak eta montatuta dauden negozioak bait dira esku aldatzen direnak.
Informazio gehiagorako jarri harremanetan, Gipuzkoako Bazkundeko, Marta Imazekin, 943 000 300, telefono zenbakian, Herrixen (Olaia Zabaleta 608 31 30 24) eta Bertan (Xabier Aldalur 688 82 39 44) merkatari elkartetako teknikariekin edo eta Iraurgi Berritzeneko, Alazne Larrañagarekin, 943 851100 telefono zenbakian.