Aittolatik Kakutera

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Arruti Uria

Egoitz Arrutik uztaileko Maxixatzen aldizkarirako egindako 'Hileko argazkixe': 'Aittolatik Kakutera'.

Etxeko atetik gertu ditugu iheserako leihoak zabaltzen dizkiguten bazter zoragarriak. Basoen itzaletan gal gaitezke arratsalde luzeetan; zuhaitz itzelen azpian gal gaitezke beroak urtzen gaituenean, eta beldurrak itzal ditzakegu txoriei begira hegan ikasiz.

Eguzki distiren azpian zein lainoak sorgintzen dituenean, edozein behin-behineko une mugagabetan, zoragarria da hain gertu naturaren zati garela gogorarazten diguten atseden guneak izatea. Zaindu ditzagun zainduak izateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide