Uda atsedenerako eta aisialdirako momentua izan ohi da askorentzat, baina gazteriaren zati handi bat lan baldintza eskasetan lan egitera kondenatua dago. Sistema kapitalistak, urtaro honen etorrerarekin batera, gutxietsita dauden lanetara bideratzen ditu gazteak, horien bizi eredu ezegonkorra azaleratuz.
Horregatik, Azkoitiko gazte langileen egoera zein den ezagutzeko eta sozializatzeko, inkesta bat jarri dugu martxan. Bete galdetegia, lotura honetan.