Azkoitiko industriak 274.000 euro baino gehiago jaso ditu Espainiako Gobernutik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko PSE-EE 2023ko urr. 27a, 17:00

Azkoitiko PSE-EEk nabarmendu du Pedro Sanchezen gobernuak konpromisoa hartu duela herriarekin, enpresei babesa emanez haien jarraipena bermatzeko eta lanpostuak arriskuan ez egoteko.

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak gas industriarako laguntzen deialdiaren ebazpena argitaratu du, gasaren erabilera intentsiboa duten jarduerak garatzen dituzten enpresek aurre egin behar izan dioten kostuen gehikuntza konpentsatzeko, 2022an energia mota horren kostua handitu egin baita.

Hain zuzen ere, Azkoitiari 274.000 eurotik gorako diru laguntza eman dio, eta, beraz, udalerri horretako gas industriak kopuru hori jasotzen du Ukrainaren inbasioa gasaren prezioan izan duen eragina arintzeko, 2022an jarduera geldialdiak eragin baitzituen. Janire Igoa bozeramaile sozialistak Pedro Sanchezen gobernu sozialistak Azkoitiarekin duen konpromisoa eta apustua goraipatu ditu. "Berriro ere agerian uzten dugu gure herriaren enpleguarekiko eta jarduera industrialarekiko konpromiso sozialista maila instituzional guztietatik, enpresei lagunduz beraien jarraipena lortzeko eta langileen lanpostuek etenik izan ez dezaten", adierazi du.

Laguntza horren zuzkidura, guztira, 450 milioi eurokoa da, eta ebazpenak 448 industria instalazio dakartza estatu osoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide