Udal osoaren ohiko bilkura
Data: 2026-03-25
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
Aurreko hilekoa zuzendu dela dirudi, beraz, ados.
2.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 2 zenbakidun espedientearen onespena.
Parte hartze prozesuarekin jarraitzeko, aukeratuak izan diren proiektuen partidak zehaztea tokatzen da orain, eta baietz bozkatuko dugu.
3.- Azkoitiko udalaren zerbitzura diharduten langileen 2026 ekitaldiko ordainsarien igoera onartzea.
Estatutik ezarritako topea hau da, ez diogu aparteko eragozpenik ikusten eta guk ere honela onartuko dugu.
4.- Azkoitian Aroa, euskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko marko estrategikoa 2026-2036 planaren onespena.
Azken boladako oldarraldiei aurre egiteko, instituzioetatik ausart jokatzea besterik ez zaigu gelditzen, plan honetan zerrendatutako ekintzak seriotasunez betetzen saiatu beharko dugu, gure altxorrik preziatuenetako bat, gure hizkuntza, zaindu eta indartzeko betebeharra baitugu. Euskararen alde lanean diharduten talde eta norbanako denek izan dute beren ekarpenak egiteko tartea, euskara bultzatzeko proposaturiko ekintza denak idatzita utzi dira plan honetan, beraz lanerako dokumentu eraginkorra sortu dela esango genuke eta gure oniritzia emango diogu.
5.- Azkoitiko Udala eta Zubiaurre-Elkargune Institutuaren 2025eko aurrekontuaren likidazioaren kontuhartzailearen txostenen eta Alkatetza Dekretuen berri ematea.
6.- Entitatearen finantza iraunkortasunaren azterketa eta ebaluaketari buruzko, 2025eko likidazioak egonkortasuna ez betetzeagatik diruzaintzako gerakin erabiltzearen ondorioz, Kontuhartzailearen txostenaren berri ematea.
7.- Behin betiko onespenen berri ematea
8.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
9.- Galde-erreguak.
9.1
- hitzartzea
Aurrekontuak onartu genituen, eta gai horri dagokionez, aurrera begiratzeko garaia dela uste dugu. Jakin berri dugu aurten, aurrekontuaz gain, udalean 6 milioi eurotik gorako gerakina izango dugula erabilgarri, eta elkargunean ia beste milioi erdia.
Aurreko urteetan, gerakinaren zenbatekoa ezagutu bezain pronto, milioi eta erdi euro inguruko kreditu-aldaketa aurkeztu izan diguzue. Horren harira, gure galdera da: aurten ere, aurreko urteetan bezala, halako diru-kopuruak jasoko dituzten partida berriak aurkezteko asmorik ba al duzue? Aurrerapenik eman dezakezue?
- hitzartzea
Aurreko hitzartzerekin jarraituz, esan galde-erregu hau oposizioko bi alderdiren artean prestatu dugula, eta hitzartze honetan guk emango diogu hasiera, baina eh Bilduk bukatuko duela.
Kreditu-aldaketak batzordean aurkeztu aurretik, oposizioarekin partekatu eta adosteko ahalegina egitea eskatzen dizuegu. Kontuan hartuta gutxiengoan gobernatzen ari zaretela, uste dugu komenigarria dela aldez aurretik adostasunak bilatzea, ondoren gehiengorik lortuko ez duten proposamenak lantzea saihesteko, eta udal teknikarien lana eraginkorragoa izan dadin.
Bestalde, gaur egun oraindik gauzatu gabe dauden 50-60 proiektu ingururen konpromisoa hartuta dagoela ikusita, kudeaketan hobekuntza tartea dagoela iruditzen zaigu.
Agintaldi hau elkarrizketaren agintaldia izango zela adierazi zenuten, eta bide horretan sakontzea eskatzen dugu. Elkarrizketa horrek, gure ustez, erabaki partekatuak ekarri behar ditu, herritarrentzat emaitza eraginkorragoak lortzeko. Horregatik, hemendik aurrera eman beharreko pausuetan oposizioa kontuan hartzea proposatzen dizuegu, lehentasunak elkarrekin zehaztuz eta etorkizuneko proiektuak aurretik adostuz.
Azkenik, nahiz eta berandu, 2026ko aurrekontuak onartu genituen. Hala ere, aurrekontu horien gauzatzea ez genuke udal gobernuaren ardura hutsa izatea nahi, baizik eta ikuspegi zabalago eta partekatu batetik lantzea.
Oraindik 2024ko aurrekontuetarako onartu genituen partida batzuk gauzatu gabe dituzue:
|
2024ean adostutako eta egin gabeko partidak |
|||
|
GIZARTE ZERBITZUAK ZAINTZA |
Berdintasun planak enpresetan egiteko Dirulaguntza |
12.000 € |
12.000,00 € |
|
OBRAK ETA PROIEKTUAK |
Ipintzan Komun Publikoa |
35.000 € |
35.000,00 € |
|
INGURUMENA |
Landar lur publikoen azterketa |
20.000 € |
38.000,00 € |
|
Ibaiko barandilla sareak |
18.000 € |
||
|
ENERGIA |
Auto elektrikoentzat karga puntuak |
60.000 € |
230.000,00 € |
|
Plaka solarrak eraikin publikoetan |
160.000 € |
||
|
Komunitate energetikoak sortzeko laguntza |
10.000 € |
||
|
LAN ETA ZERBITZUAK |
Alde Zaharraren suspertzea |
200.000 € |
200.000,00 € |
|
515.000 € |
|||
Badakigu batzuk bideratuta dituzuela, eta behar bada beste batzuk dagoeneko baztertuak, baina ez diguzue ukatuko, bi urte pasa ondoren zortzi partida hauek burutu ez badituzue, lehentasunik eman ez diozuelako dela, eta ez genuke nahi 2026rako jarri ditugunekin berdina gertatzea.
2025ean ere beste hainbat partida gelditu dira egin gabe. 2024tik zetozenak ere berriro sortu behar izan ditugularik:
|
2025ean egin gabeak. 2026ra txertatuko direnak |
|||
|
PARTE HARTZEA |
Aurrekontu parte hartzaileak |
300.000 € |
310.000 € |
|
Herritarrekin harremanak lantzeko aplikazioa, APPa |
10.000 € |
||
|
ETXEBIZITZA ETA ERAIKINAK |
Azoka plaza, erabilera anitza. Udal lokalen inbentarioa, elkarteentzat erabilera. |
64.000 € |
214.000 € |
|
Ikastolako patioa |
150.000 € |
||
|
GIZARTE ZERBITZUAK ZAINTZA |
Gizarte Zerbitzuen modernizazioa (10.000€) |
10.000 € |
10.000 € |
|
OBRAK ETA PROIEKTUAK |
Ipintzan irisgarritasun lanak |
50.000 € |
726.000,00 € |
|
Hainbat proiektu |
52.000 € |
||
|
Txerloian komunak eta aldagelak |
115.000 € |
||
|
Komun publikoak |
215.000 € |
||
|
Atletismo pistaren proiektua |
19.000 € |
||
|
Skate parkea |
225.000 € |
||
|
Altzibarko parkea (parke estalia) |
50.000 € |
||
|
INGURUMENA |
Haur eskolako berdegunea |
150.000 € |
175.000,00 € |
|
Herri lurren erosketa |
25.000 € |
||
|
ENERGIA |
Ibilgailu elektrikoentzat karga puntuak |
140.000 € |
288.000,00 € |
|
Eguzki plakak ikastolan |
32.000 € |
||
|
Udal eraikinean trantsizio energetikoa bultzatzeko inbertsioak (LIBURUTEGIA) |
116.000 € |
||
|
1.723.000 € |
|||
2026rako ere beste 15 partida inguru jartzea adostu genuen:
|
2026 AURREKONTUAK |
|||
|
PARTE HARTZEA |
Gobernantza eta komunitatea saila burutzea (Partaidetza langilea) |
15.000 € |
60.000 € |
|
2. FASEA: Adinekoentzat ostatu/Apartamentu tutelatuen eraikinaren bete beharrak |
15.000 € |
||
|
Kanpoko igerilekuetako berdegunea, urte osoan zabalik |
18.000 € |
||
|
Landare inbaditzaileak. |
12.000 € |
||
|
ETXEBIZITZA ETA ERAIKINAK |
Herri mailako etxebizitza parkea: Lokal eta etxe hutsak Lokalak etxe bihurtzeko araudia eta lehen solairuetako lokalak 0 kotara jeisteko |
15.000 € |
15.000 € |
|
GIZARTE ZERBITZUAK |
Azkoitiko Babes Sarea (ABS) |
2.000 € |
17.000 € |
|
Etorri berrientzako izapideak egiteko laguntza teknikoa. |
15.000 € |
||
|
OBRAK ETA PROIEKTUAK |
Bizi Lore bidearen segurtasuna |
10.000 € |
200.000 € |
|
Plaza Berri. Azterketa teknikoa |
15.000 € |
||
|
Sta. Klara. Kanpoko igerilekuetara espaloia (proiektua) |
25.000 € |
||
|
Jausoroko zubitik Altzibarrera espaloia |
175.000 € |
||
|
MUGIKORTASUNA |
Kale Nagusia peatonalizatzea (Eliz atari-K5 tartea) |
5.000 € |
15.000 € |
|
Azkoitiko parking guneak (Floreaga, 7 Frontoiak) |
10.000 € |
||
|
INGURUMENA |
Gure ibaia zaintzeko sareak. |
18.000 € |
33.000 € |
|
Baserri bideen zaintza |
10.000 € |
||
|
Txiki Golf eremua berdegune natural mantentzea |
5.000 € |
||
|
ENERGIA |
Energia aurreztea. Udaletxeko eraikina. |
75.000 € |
90.000 € |
|
Berriztagarriak 1. Eguzki plakak. Elkargunea. (Proiektua). |
25.000 € |
||
|
Berriztagarriak 2. Hidroelektrikoak. |
15.000 € |
||
|
430.000 € |
|||
Hauez gain, beste proiektu batzuk gauzatzeko konpromisoa ere hartu dugu :
|
KONPROMEZUAK |
Txalon Errekako poste elektrikoa kendu, eta kablea lurperatzea. |
|
|
San Martingo aparkalekuak |
|
|
|
Adinekoentzat ostatu/Apartamentu tutelatuen proiektua. |
|
|
|
Liburutegiko teilatua |
|
|
|
Berriztagarriak 1.1. Eguzki plakak. Elkargunea. (Obra) |
|
|
|
Energia bulegoa |
|
|
|
Garbigune mugikorra |
|
|
|
Bideak asfaltatu eta baserri bideetarako |
180.000 € |
Parte hartzetik datozen beste 11 partida sortzea onartu dugu gaur bertan. 2024ko prozesutik bi oraindik gauzatu gabe ditugularik.
|
2025eko parte hartze prozesua |
|
|
Nerabeentzat kultur jarduerak |
10.000,00 € |
|
Aitzatik gorako bidea garbitu |
2.081,20 € |
|
Ur parkea |
229.000,00 € |
|
Bus geltokien irisgarritasun lanak |
11.912,45 € |
|
Desfibriladoreak herrian |
8.000,00 € |
|
Floreagako aldapako zebrabidea hobetu |
7.500,00 € |
|
Aizkibel kalean zebra bidea sortu |
2.500,00 € |
|
Herrian eserleku berriak |
12.000,00 € |
|
Elkargunean bizikletentzat aparkalekua |
1.000,00 € |
|
Iturri berriak herrian |
10.000,00 € |
|
Txakurrentzat iturriak herrian |
3.500,00 € |
|
|
297.493,65 € |
Aurrekontuak onartzeko orduan PNVren txantaia etengabea bizi izan genuen, azkenik urtetako ohitura hautsi zen (Abenduan aurrekontuak onartzearena) eta 2026ko urtarrilean onartu ziren.
Udaleko lan karga handia izanik ere, beharrezkoa ikusten dugu proposamenen lehentasunak lehenetsi eta aurrera emateko planning-a egitea.
Oposizioak onartutako proiektuak gauzatuak izan daitezen jarraipena egitea ezinbestekoa deritzogu eta hori egingo dugu.
9.2
Ia 15 egun pasa dira, lurralde batzordean, Oleta-Samiño-Izazpiko zentral elektrikoari buruz galdetu genizuela, ez dakigu harrezkero berririk jaso duzuen.