Abenduko bigarren ezohiko udalbatzarrean Azkoitia Bai herri plataformak esandakoak eta bozkatutakoak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2025eko abenduaren 19a

Aurrekontuak onartzeko udalbatza/plenoa izan behar zuenak bi puntu besterik ez zituen izan. Horratx, beti bezala idatziz, hartu ziren erabakiak, Azkoitia Baik esan eta bozkatuak nabarmenduz.

1- Azkoitiko udalerrian etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea xede duen kontratuaren 2. luzapenaren onespena.

Batzordean gure abstentzioa eman genuen, beste aldea, hau da, etxez etxeko langileen ordezkariak entzun nahi genituelako, behin betiko erabaki bat hartu aurretik.

Lanketa hori egin dugu. Esan digute denbora luzez egon zaretela gai honi buruz hitz egite. Urtebete luzatu dela zioten, baina aurrera begira akordio bat sinatzeko moduan zaudetela ere luzatu digute.

Beraz, langileak, enpresa eta udala adostasun batera iritsi zaretela jakinik, eta oraindik sinatu ez baduzue ere, baldintzak betetzen direla dakigunez, gure baiezkoa emango diogu.

2- Kreditu transferentzien bidez kredituak aldatzeko 5 zenbakidun espedientearen onespena.

Eskuartean izan ditugun dokumentuen arabera, Floreagako igogailuaren gainkostua ondo justifikatuta dagoela iruditzen zaigu, eta baietz bozkatuko dugu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide