Abenduko ezohiko udalbatzarrean Azkoitia Bai herri plataformak esandakoak eta bozkatutakoak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2025eko abenduaren 10a

Ordenantza fiskalen erreklamazioan, aho batez bozkatu ditugu puntu guztiak, EAJk ezik. Etxe hutsen errekarguaren igoera dela eta, bigarren puntuan ezezkoa bozkatu dute haiek. Hala eta guztiz ere, beste alderdi denen baiezkoarekin onartu da.

1. 2026rako trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.

Beste udal askotan bezala, pertsona batek alegazio orokor bat egin du, eta tasak nahiz zergak onartzeko, hau da, ordenantza fiskalak behin betikoz onartzeko, erantzun bat eman behar zaio.

Tasa edota zerga bakoitza ez dela aztertu, bozketa orokor bat egin dela… Horrelakoak esaten ditu udalean eginiko sarrera batek. Udal guztietan sarrera berdina egin dute, udal bakoitzean ordenantza fiskalak nola onartu diren kontutan hartu gabe, sarrera horretatik hori ondorioztatzen da gutxienez.

Udalaren erantzuna justifikatzeko, bai puntu honetan, bai hurrengo zazpi puntutan, arrazoi berdinak eman zaizkio erreklamazioa ez onartzeko:

Aurkeztutako erreklamazioak ezetsi egin behar dira, interesduna ez delako.

Dena den, interesduntzat hartuko bagenu, espedientea eskuragarri izan du kontu-hartzailetzan, eta ez du aztertzeko eskaerarik egin.

Bestalde, ez gaude onarpen masibo baten aurrean, eguneraketa orokor baten aurrean baizik. Bere garaian onartutako tributuei KPIak (Kontsumo Prezioen Indizeak) izan duen igoera aplikatu zaie, eta horrek ez du txosten ekonomiko finantzariorik eskatzen.

Bestalde, tasa batzuetan ez da igoera orokorra egin, zaborraren tasan esaterako, eta hori ere ondo justifikatua legoke.

Beraz, jendaurreko epean aurkeztutako 5605 zenbakipeko erreklamazioa ez onartzea proposatzen da.

Esan behar da, urtero udaleko teknikariak egiten duen txostenaren arabera, Euskadiko KPIa %3a izatea espero dela 2025. urtearen bukaeran eta tasa nahiz zerga ia denak %2,5 igotzea erabaki genuela.

Gure taldetik erantzuna ondo justifikatu dela iruditzen zaigu, eta alde bozkatuko dugu, bai puntu honetan, bai ondorengoetan.

2. 2026rako ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.

3. 2026rako hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.

4. 2026rako eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.

5. 2026rako udal jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.

6. 2026rako hondakin solidoak eta geldoak biltzeko, tratatzeko eta aprobetxatzeko edo deuseztatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.

7. 2026rako zerbitzu publikoak eman eta jarduerak egiteagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.

8. 2026rako Zubiaurre-Elkargune Institutuko kultur, kirol eta aisi-ekipamenduan eta Ugarteigaran estali gabeko igerilekuetan eskaintzen diren zerbitzuen tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren alegazioak ebaztea eta behin betiko onespena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide