Euskararen olatua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2024ko abe. 3a, 12:35

Euskararen Egunean, gaurko ekitaldietan parte hartzera animatu ditu Azkoitia Baik herritarrak. Era berean, adierazi du datozen aurrekontuetan proposatuko duela 'Kontzejupetik' aldizkaria egiteko lana euskaraz aritzen den komunikazio talderen bati ematea.

Azkoitia Baik dagoeneko 2025eko aurrekontuak landuak ditu, eta euskarari ere bere tartetxoa eman nahi izan dio, noski. Besteak beste, aurrekontuetarako proposatuko du Kontzejupetik aldizkaria egiteko lana euskaraz aritzen den komunikazio talderen bati ematea. Modu horretara, udal barruko egitekoa izan beharrean, kanpo zerbitzua izango litzateke aldizkaria, baina herriko etxe guztietara iritsiko litzateke euskarazko produktua, herritar oro euskaraz irakurtzera bultzatuz. 

Horrez gain, GUKA gure herriko euskal komunikabideari, beraiek eskatutako hiru urteko hitzarmena onartu nahi diegu datozen aurrekontuetan.

Hau da Azkoitia Baik luzatu duen proposamena 2025eko aurrekontuei begira, baina kontutan izan, udalean ordezkari gehien dutenen beste alderdiren baten babesa ere beharko lukeela. 

Bide batez, gaur, abenduak 3, ahal duzuen denok, irten kalera eta herriko ekimenetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, Azkoitian, euskararen aldeko olatu erraldoi bat sortuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide