1. Urola Erdiko ikasleei eskainiko zaien logopedia zerbitzua kontratatzeko, kudeatzeko eta finantzatzeko Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako udalen arteko lankidetza hitzarmenaren onespena.
Pasa den hileko udalbatzarrean esan genuen logopedia zerbitzurik gabe ez genukeela inor utzi nahi, eta horretarako, dirua jartzearen alde azaldu ginen. Gaur ere hiru herrien arteko hitzarmena sinatzearen alde bozkatuko dugu.
2. Azkoitiko Udaleko kirol arloko diru laguntzen berariazko oinarrien aldaketaren hasierako onespena.
Aurretik aztertzeko nahikoa denbora izan dugu, proposatutako aldaketa bat ere onartu zaigu. Oinarri berri hauekin ohiko eta ezohiko diru laguntzei hobeto erantzungo zaielakoan gaude, eta beraz, alde bozkatuko dugu.
3. Aurrekontuari buruzko informazioa.
4. Galde-erreguak.