2.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko 4/2024 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
Merkataritzako partida, akats bat zuzentzeko besterik ez da, partida batetik bestera dirua mugitzerakoan, partidaz nahastu izana zuzentzea. Kreditu globalean jartzen den diruak erabilera errazten du. Hori dela eta, kantitate gehiegi jartzearen aldekoak ez gara eta aspalditxo horrela egiten ari zarete. Skate parkea eta Arau Subsidiarioei bideratutako partidak, orain horrela jartzea hobe, bestela datorren urteko aurrekontuak asko baldintzatuko lizkigukeelako. San Jose egoitzako irisgarritasunerako obra zuzendaritza lizitatuta dago, momentuz obra hori egiteko inongo borondaterik ez dugu, baina partida jarri beharra dagoela esan digute kontu hartzailetzatik. Gure merixuk armak erabiltzearen aurka gauden arren, onura baino kalte gehiago ekarri dezakeelako, legeak horrela agintzen duenez, onartu beste irtenbiderik ez dagoela dirudi. Azoka plazako teilatua konpontzearen alde noski. Eta bukatzeko esan behar herri bideen erabileraren ordenantzaren atzetik urte asko daramatzagula. Ordenantza zirriborro bat prestaturik dago, baina herri bideak zaintzeko lehen pausoa herri bide horien inbentarioa egitea da, ondoren erabilera desegokia ematen dietenei kobratu ahal izateko. Laburbilduz, armen erabilera horrek uzten digun egonezin horrekin, baina beste puntu denen oniritziarekin, alde bozkatuko dugu.
3.- Kreditu transferentzien bidez kredituak aldatzeko 10/2024 zenbakidun espedientearen onespena.
Andremarietan espero baino gehiago gastatu ondoren, eta ondorioz sanandresetako diru gutxitxo egongo dela ikusirik, diru hori jartzeren aldekoak gara, ez aurrerantzean kontrol gehiago ezartzeko eskatu gabe, nahiz eta akats informatiko bat egon dela jakin, zenbat gastatzen ari zen kontrolatu zitekeelako.
Logopedia zerbitzurik gabe ere ez genuke inor utzi nahi eta baiezkoa emango diogu noski.
4.- Azkoitiko kale garbiketa zerbitzuan Serbitzu Elkartea S.L.-k aurkeztutako fakturazio berriari dagokionean 2/2024 kredituen judizioz kanpoko aintzatespena.
Kale garbiketa zerbitzuaren kontratua 2022ko Maiatzean bukatu zen, eta data horretan kontratu berri bat bideratu behar zen arren, gaur egun arte luzatu da. Langileen hitzarmen berriaren ondorioz, kostua asko igo zaio lizitatzaileari, eta kontu hartzailetzaren txostena medio, bidezkoa iruditzen zaigu gaur egungo kontratuaren prezio igoera, eta baietz bozkatuko dugu.
5.- Azkoitian hileta edo omenaldi zibilak arautzeko Ordenantzaren hasierako onespena.
Estatu akonfesional batean gaudenez, hileta zibila egitea denon eskubidea dela esango genuke, udaletik erraztu beharrekoa, beraz alde bozkatuko dugu noski.
6.- Ignaziotar bidearen sustapen turistikorako udalerrien elkartea sortzea.
Donejakue tankerako bide bat sortu nahi dela dirudi, erromesak eta erlijioa kontutan hartuz noski, baina ez soilik. Manresatik ari dira interes gehien jartzen. Momentuz gure herriari ez diola eragin handirik egiten esango genuke, eta ez diogu oztoporik jarriko.
7.- 2023ko Azkoitiko udalaren eta bere erakunde autonomoen udal ondasunen inbentarioaren onespena.
Azken urtean udalak erositako eraikinak inbentarioan sarturik daudela ikusi ondoren, gure oniritzia emango diogu.
8.- Azkoitian indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko II. jarduera eta koordinazio protokoloaren onespena.
Behar bada protokolo honetan inplikatutako norbait faltako da, baina gehientsuenen parte hartzea izan dela esango genuke, gu geu ere deitu gaituzten bilera denetan izan gara, hartu beharreko denbora hartu dela eta lana ondo egin dela iruditzen zaigu, beraz gure oniritzia emango diogu.
9.- 2024 ekitaldiari dagokion kontrol finantzarioko urteko planaren berri ematea.
10.- 2023 ekitaldiaren kontrol finantzarioko planaren emaitzaren berri ematea.
11.- Behin betiko onespenen berri ematea.
12.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
13.- Galde-erreguak.