Gaur egun, Azkoitiko Udalaren ohiko bilkurak grabatu egiten dira. Honako lotura honetan ikus daiteke iraileko ohiko bilkura, osorik.
Dena den, nahiz eta alkateak gure iritzia ematen ez utzi, ezinbestekoa iruditu zaigu 3. puntuarekin bukatzeko esan nahi genuena partekatzea.
Politikarion soldata batzuk gehiegizkoak zirela adierazi genuen, eta gu soldata horiek automatikoki igotzearen alde ez geundela genion, aldaketa bat eskatuz. Dena den, guri gustatzen ez zitzaigula eta, ez zuela aldatuko zioen alkateak. Ondoren, baina, hitza hartzea debekatu zigun hark; berak esandako horri erantzuten ez zigun utzi. Bada horratx gure erantzuna:
"Ez da soilik guri ez zaigula gustatzen, beste alderdi batek ere hori adierazi zuen udal eraketan. Beraz, udal honetan gehiengoak adierazi zuen politikariren baten soldata gehiegizkoa dela. Horixe da esan nahi genuena, eta dudarik gabe borrokatzen jarraituko duguna. Ea gehiengo batek dioena gauzatzea lortzen dugun".