Udal inbentarioaren zuzenketa partzialaren onespena.
Umansoron, azkoitiar gehienontzat Imuntzo inguruan, Urolako trenbideak zituen lur batzuk udal inbentarioan ondo txertatzea da zuzenketa honen helburua; hori bai, ondoren lur horien jabetza, etekina aterako dionari luzatzeko asmoz. Hogei urtetik gora daramatza izapide honek. Gobernuan egon diren alderdi guztiek izan dute bere eskuetan, eta bada garaia bukaera emateko. Datorren hauteskundeak baino lehen egitea nahi delako, eta udalbatzar bat baino gehiago beharko direlako, deitu gaituzte gaurko ezohiko bilkura honetara. Guk ez diogu aparteko eragozpenik ikusten, beraz, legealdi honetan bukaera emateko egingo den apustuaren alde bozkatuko dugu.
San Jose Egoitzako UPSIA eraberritzeko lanen interes bereziko edo udal onurako adierazpenaren onespena, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan arautzen den 22.a) artikuluaren %95eko hobariaren efektuetarako.
Aspalditxotik ari zen bertako langileria obra hau eskatzen, behin eta berriz egoera okerrenean zeuden egoiliarrentzat eremu hau aprobetxatu beharra zegoela esaten. Azkenean, eskari hauek entzun dituztela dirudi, eta bertako erabiltzaileen bizi kalitateak hobera egingo duela, hau da, ordenantza fiskaletako 22. artikuluak, a) atalean zehazten den bezala, udal onurarako izango dela garbi dugu. Beraz, atal horretan jartzen duena betetzen dela ziurtatu ondoren, alde bozkatzea besterik ez dugu aurreikusten.