Azkoitia Baik urtarrileko udalbatzarrean esandakoak eta bozkatutakoak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2023ko urt. 26a, 08:29

Azkoitia Bai herri plataformak urtarrileko ohiko udalbatzarrean esandakoak eta bozkatutakoak irakur daitezke honako artikulua honetan.

1- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.

Ados.

2- Azkoitiko Hiri Antolaketako Arau Subsidiarioen testu bategitearen bosgarren aldaketaren behin behineko onespena.

Bizileku duin bat bermatzeko etxebizitza libre bat ordaindu ezin dutenentzat, aldaketa honek, babestutakoak, epe laburrago batean eraikitzea ekarriko balu, alde bozkatuko genuela esan genuen hasierako onespenean. Dena den, hori zuen esku ez dagoela garbi jakinarazi zeniguten, eta beste abantaila esanguratsurik ikusten ez diogunez, aurka bozkatuko dugu.

3- Azkoitiko udalaren Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren 2023- 2027 onespena.

Hurrengo lau urteetan, plan honetan zerrendatuta dauden eginkizun guztiak betetzea lortuko bagenu, ez dugu zalantzarik berdintasunean aurrerapausoak emango ditugula. Beraz, ez dizkiegu guk ahalegin hauei guztiei oztopoak jarriko. Alde bozkatuko dugu.

4- Behin betiko onespenen berri ematea.

5- Aurrekontuari buruzko informazioa.

6- Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide