1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
Ados.
2.- 26. Oinartxo HEE-aren Plan Partzialaren bigarren aldaketaren behin betiko onespena.
Herriko enpresa batek eremu honetan bi partzela ditu, eta bien artetik bide bat pasatzea proiektatuta zegoen. Orain, hemen aurkezten dena, bi partzela horiek bat egitea eta bide hori kanpo aldera bideratzea besterik ez da. Beraz, enpresa horren onerako eta beste inori kalterik egingo ez diolakoan, alde bozkatuko dugu.
3.- Eusko Jaurlaritza, Azkoitiko udala eta Azkoitia Lantzen, S.A.-ren arteko hitzarmenaren aldaketaren onespena, Azkoitiko 10. sektoreko, Txalonerreka, babes publikodun etxebizitzak sustatzeko.
Azkoitia Lantzen S.A. tartean den gai denekin egin ohi dugun bezala, 2020ko abenduaren 30eko udal bilkuran haserako testuari gure ezezko botoa eman genion, eta orain aldatzeak ez luke zentzurik izango. Beti bezala, orduan ere arrazoitu genuen gure bozka. Udal bilkura denetan ematen ditugun argudioak argitaratzeko ohitura dugunez, nahi duenak irakurgai ditu orduan emandakoak.
4.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 1 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
Herriko argiterian LED argiak jartzearen alde azaldu gara beti, eta orain horrelako diru laguntza lortu dugula jakinik, ez dugu inongo zalantzarik.
Skate parkearen inguruan. Izurriteak herriko ekonomia dantzan jartzeko arriskua zegoela ikusi zenean, 2020an aurrekontuari egin genion berrikuskapenaren ondorio, partida hori kentzea erabaki genuen. Baina, 2021era begira, berriro ere aurrekontuan txertatzeko aukera etorri zitzaigun bezain pronto, partida jartzearen alde azaldu ginen eta ea urte honetan, aspalditik eskatzen ari zaizkigun proiektu honi irtenbidea emateko gai garen, aurrekontuetan bezala, gure aldeko botoarekin.
5.- 2021eko Aurrekontuan onarturiko bigarren konpromiso kreditua bertan behera uztea, eta 1/2021 konpromiso kredituaren hasierako onespena.
Aurreko puntuan esan bezala, LED argiak jartzearen aldekoak izan gara beti, eta konpromiso hau hartzeko ez dugu eragozpenik ikusten.
6.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Zubiaurre-Elkargune Institutuko 1 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
Marea Urdinarekin eginiko lanketa izanik, eta gure polikiroldegia, askorentzat behintzat, labirinto bat bihurtzen dela jakinik, denontzat inklusiboagoa izango den zalantzarik gabe, alde bozkatuko dugu.
7.- Azkoitiko Udalaren 2020-2022 dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketaren onespena.
Diru laguntzak, plan estrategikoan txertatzeko derrigortasuna dugunez, alde bozkatzea besterik ez dugu ikusten.
8.- 2020-2022 dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketen eskumena eskuordetzea.
(Bertan behera gelditu da. Badirudi, planean bertan jartzen duena aldatzea egokiago ikusten dutela)
9.- Azkoitiko Udala, Elkargune-Zubiaurre Institutua eta San Jose Egoitzaren 2020ko Aurrekontuaren likidazioaren kontuhartzailearen txostenen eta Alkatetza Dekretuen berri ematea.
10.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
11.- Galde-erreguak.