Azkoitia Bai-k urtarrileko udalbatzarrean esandakoak eta bozkatutakoak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2021ko urt. 27a, 22:50

2021. urteko udalbatzarrean Azkoitia Bai herri plataformak esandakoak eta bozkatutakoak:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

Ados.

2.- 2021erako Udal Araudi Planaren onespena. 

Ordenantzen zerrenda egokia dela iruditzen zaigu, batik bat azken urteetan bultzatu dugun baserri bide eta baso pistena sartu duzuela ikusi ondoren. 2021eko aurrekontuetan baserri bideak konpontzeko partida asko jaitsi dugula jakinda, herrigunetik kanpo dauden auzo denetara, interneta iristea lehenetsi baitugu, berriro ere konpondu berri ditugun bide hauek apurtu ez daitezen, lehen bai lehen bultzatu beharreko ordenantza dela deritzogu eta nola ez, alde bozkatuko dugu.

3.- 2020-2022 Azkoitiko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren onespena,  2021eko aurrekontura egokitzapena jasotzen duena. 

Aurretik denok baietza eman genion diru-laguntzen plan estrategikoa, onartu berri
ditugun aurrekontura egokitzea besterik ez dela kontutan harturik, gure baiezko
bozka.

4.- Behin betiko onespenen berri ematea.  

5.- Aurrekontuari buruzko informazioa.  

6.- Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide