1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
Ados.
2.- Gaiaren premiatasuna berretsiz gero, Euskal Poliziaren – Udaltzaingoaren – oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesu bateratuen kudeaketarako, kudeaketa materialaren gomendioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari emateko hitzarmena onartzea.
Hutsik ditugun plazak lehen bai lehen bete daitezen, gure oniritzia.
3.- Azkoitia Lantzen eta Azkoitiko udalaren Lankidetza hitzarmenaren ondorioz, Oñartxo zabortegi zaharrean lixibiatuen tratamendu zerbitzuak finantzatzeko 1. kreditu konpromisoa onartzea.
Gure taldea ez da Azkoitia Lantzeneko partaide, sozietate hau sortu zutenak baitute gure ustez ixteko obligazioa eta herritarrok dirutza hau ordaindu beharraren erantzukizuna. Beraz hemen gertatu zen ingurumen hondamendiaren barkamena inork eskatu ez duenez, udaletxe honen izenean, garai hartan zabortegi honen kontra lan egin zutenei, neu eskatzen ausartuko naiz, nahiz eta ni orduan, bertan borrokan egon ziren gazteak baino zerbait gaztetxoagoa izan. Beraz, barkatu udaletxe honek zuen aldarrikapenei kasurik egin ez izana eta eskerrak eman zuen ikasgaiek, orain gutxi izan dugun zabortegien beste kapitulu berri batean, belarriak tente izaten asko lagundu digulako.
Azkoitia Lantzenera bueltatuz berriz, badirudi berri onak ditugula azken egunotan eta guk, Azkoitiko herriarentzat ongi eginak goraipatzeko inongo lotsarik ez dugunez, gure zorionik beroena Txalon errekan burutu dituzuen negoziaketen emaitzagatik, ea aurrerantzean eremu horretan eta beste denetan ditugun obligazio denak burutzeko kapaz zareten eta azkenik diru gehiegi galdu gabe Azkoitia Lantzen ixten duzuen, bitartean guk zoriontzen jarraitzeko ez dugu inongo eragozpenik.
Eta bukatzeko Azkoitia Lantzeneko gaiei beti ematen diogun ezezko bozka.
4.- Argiteri publikoan LED motako bonbillak ezartzea finantzatzeko 2. kreditu konpromisoa onartzea.
Herriko argiteriaren kontsumoa jaisteren alde azaldu gara beti eta konpromiso honek laguntza garrantzitsu hauen bideratzea badakar, gure aldeko bozka duzue.
5.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 7 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
Azken lurralde batzordean zeuek esan zenuten nik hainbeste aldiz errepikatutakoa. Itziar Joaristi andereak Floreagako eremu batean asfaltatu beharra zegoela adierazi zizuenean, eman zenuten erantzunean hain zuzen. Honela Erantzun zenioten: Zerbait konpontzen hasten garen bakoitzean, beste auzo batzuetako eskariak egiten dizkigute beti. Aztertuko da eta hartu beharreko erabakia hartuko dugu. Bost/sei bat urte daramatzat nik hau esaten eta azkenean onartu duzue behintzat, zeuek zaretela gai hauetan erabakitzen duzuen bakarrak, beraz, beste alderdiekin erabakiak hartzen saiatzen ez zareten bitartean, ezetz bozkatzen jarraitu beharko dugu.
6.- 2020rako Ordenantza Fiskalen aldaketa onartzea, ostalaritza kolektiboarentzat Covid 19 gaitzaren krisiaren ondorioz hobariak onartuz.
Terrazak ez jartzeagatik eta sortuko ez duten zaborra jasotzeagatik kobratzea ez litzateke justua izango, beraz ados.
7.- 2021erako Taxi tarifak onartzea.
Ez dugu ezer asko esateko. Ados tarifak mantentzearekin eta gogorarazi enegarrenez, hitzarmenak gaueko taxi zerbitzuaz diona aztertu behar dugula.
8.- Azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunari buruzko Adierazpen Instituzionalak.
Honelako udal bilkuretan urtetan jardun nuen emakumeen aurkako indarkeria salatzen eta beste alderdion inplikazioa eskatzen, denok batera ekintza xumeren batzuetarako konbidapenak egiten eta ez nuen erantzunik lortu. Badakizue adierazpen- mozioekin , ez dugula sinesmenik, irakurketa hutsean bihurtzen baitira. Ez dut asko luzatu nahi eta adierazpenen aurrean gure iritzia aspaldi argitaratu genuen, 2018ko Ekainaren 29an hain zuzen ,hori bai, badakizue gure herrian lanketa edo ekintza konkreturen bat egiteko beti bezala gurekin kontatu dezakezuela, bitartean abstenitu egingo gara.
9.- Euskararen Nazioarteko Egunari buruzko Adierazpen instituzionala.
Aurreko puntuan erantzun dugu ez garela adierazpen instituzionalen aldekoak, hori bai, gai honi buruz, bai batzordeetan eta bai kontzejupeko hurrengo argitalpenerako, jakinarazi dugu gure iritzia
10.- Behin betiko onespenen berri ematea.
11.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
12.- Galde-erreguak.