Janus Lesterrek eskaini zuen atzo gauean aurtengo andremarietako lehen kontzertua. Plaza jendez beteta zela jardun zuen Berako (Nafarroa) musikariak zuzenekoa eskaintzen. Doinu dantzagarriak nahiz lasaiagoak, denetarik jo zituen Azkoitian, bai Ez gaitzala loak harrapatu, bai Lore diskoetakoak. Gauean zehar euri zaparrada handia bota zuen, baina euria ez zen gai izan musikariek jarritako giroa zapuzteko. Herritarrek gozatu zuten haren emanaldiaz.